Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du azken kontzertua, Gasteizen

Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du azken kontzertua, Gasteizen Hainbat gonbidatu izango dira, tartean Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Jon Basaguren, Miren Narbaiza eta Ruper Ordorika. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hertzainak-taldeak-urtarrilaren-6an-emango-du-azken-kontzertua-gasteizen/@@download/image/hertzainak_2022_004.jpg
2022/11/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hainbat gonbidatu izango dira, tartean Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Jon Basaguren, Miren Narbaiza eta Ruper Ordorika.
Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du azken kontzertua, Gasteizen

Hertzainak jaio eta Hertzainak bukatu lelopean egingo du Gasteizko rock-taldeak bere ibilbideko azken kontzertua. Urtarrilaren 6an izango da, Mendizabalako esparruan kokatuko duten karpa klimatizatuan. Hertzainak taldekoek adierazi dutenez, "2019an eskaini genituen azken kontzertuetako emozioak berriro bizi nahi ditugu. Gasteizen hasi zen dena eta hementxe esan nahi genuen agur behin betiko. Horrenbeste merezi dugu”.

Hasiera-hasieratik taldeko bateria-jotzailea izan den Luis Javier Saiz Txanpik hartuko du parte, eta hainbat artista gonbidatu ere izango dira: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta, Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.

Gasteizko kontzerturako sarreren salmenta azaroaren 30ean, asteazkenean, hasiko da, 10:00etan, euren webgunean. Karpan 20.000 lagun inguru sartuko dira eta 19:00etan zabalduko dituzte ateak. Ordubete geroago hasiko dira artista gonbidatuen emanaldiak, eta 22:00etan igoko da Hertzainak oholtzara.

Bi hitzordu aurretik
Azken kontzertua baino lehen, beste bi emanaldi ere egingo dituzte Barakaldoko BECen, abenduaren 16an eta 17an. Lehen hitzordurako sarrerak agortuta daude, bigarrenerako geratzen dira oraindik.