Hertzainak taldeak Barakaldon eta Gasteizen emango ditu kontzertuak

Hertzainak taldeak Barakaldon eta Gasteizen emango ditu kontzertuak Luis Javier Saiz 'Txanpi' bateria-jotzaileak ere parte hartuko du emanaldietan, Josu Zabala eta Garirekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hertzainak-taldeak-barakaldon-eta-gasteizen-emango-ditu-kontzertuak/@@download/image/2019-09-26-IB-012.jpg
2022/10/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Luis Javier Saiz 'Txanpi' bateria-jotzaileak ere parte hartuko du emanaldietan, Josu Zabala eta Garirekin batera.
Hertzainak taldeak Barakaldon eta Gasteizen emango ditu kontzertuak

Iñaki Garitaonaindia Gari eta Josu Zabala 2019an elkartu eta pare bat kontzertu eman zituzten, bata Bilboko Kafe Antzokian eta bestea Euskalduna Jauregian. Emanaldi gehiago egiteko asmoa zuten, baina pandemiak hankaz gora jarri zituen haien planak. Orain, taldearen berrogeigarren urteurrenaren garaian, oholtzara itzuliko dira bi kontzertu egiteko: bata, abenduaren 16an Barakaldoko BECen eta, bestea, urtarrilaren hasieran Gasteizen.

Barakaldokoa milaka lagun bilduko dituen gaua izango dela adierazi dute, "ezustekoz beteriko emanaldi gogoangarri bat eskaintzeko moduko aretoan", eta Gasteizkoa, berriz, "bilduagoa izango dela, lagunarteko agur ospakizun bat". Azkena gure alde lelopean egingo dituzte bi hitzordu hauek: "Bilbon bizitakoak Gasteizen ere bizitzea lortu behar genuke. Bertan hasi zen dena eta bertan bukatzea zor diogu. Egin dezagun azkena gure alde, sortzen ikusi gintuen hirian. Horrenbeste merezi dugu bai Hertzainaken zaleek bai guk. Egin dezagun azkena gure alde".

Iragarri dituzten bi emanaldi horietan Luis Javier SaizTxanpi bateria-jotzailea izango dute bidelagun. Gainera, talde eta musikari gonbidatuak egongo direla jakinarazi dute, bai Hertzainak-en emanaldien aurretik eta baita horien barruan ere.

Sarrerak asteazkenean jarriko dituzte salgai, goizeko 11:00etan, euren webgunean. Kutxabankeko bezeroek bihartik aurrera erosteko aukera izango dute.