Herri Urratsen aldeko festa Durangon

Herri Urratsen aldeko festa Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-urratsen-aldeko-festa-durangon/@@download/image/2011373855herriUrr.jpg
2012/12/13
berria
Larunbatean egingo dute Plateruena Kafe Antzokian. Ardo dastaketa, herri bazkaria, bertso saioa eta pailazo emanaldiarekin osatu dute egitaraua.

Goizean, Irulegiko ardoak dastatu ahal izanen dira. Ondoren, bazkaria egingo dute eta bazkal ostea girotzeko Igor Elortzak eta Sustrai Colinak bertsoak botako dituzte. Jaia bukatzeko, Pirritx eta Porrotxen pailazoek irribarrea marraztuko dute haur eta helduen ezpainetan.

Herri Urrats maiatzaren 8an izango da, ohi bezala Senperen, Laku bat munduan lelopean. Berri Txarrak egin du jaiaren abestia.