Herri Urrats igandean!

Herri Urrats igandean! "Prefosta !" lemapean, denok Senperera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-urrats-igandean/@@download/image/image_large.jpeg
2018/05/11
berria
"Prefosta !" lemapean, denok Senperera!
Herri Urrats igandean!

Senperen festa izango da igande honetan, hilak 13. Herri Urratsen 35. edizioa egingo dute, "Prefosta !" lemapean. Festa egiteko eta dirua biltzeko aitzakia izateaz gain, ipar Euskal Herriko ikastolen elkarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaskarentzat.

Zuberoa, Behe-Nafarroa eta Lapurdiko ikastolen aldeko 35. bilgune handia testuinguru berezi batean iragango da aurten. Alabaina, heldu den ikasturtean Seaskak 230 ikasle gehiago izango ditu eta guztiak baldintza egokietan jaso ahal izateko, irakasle gehiago beharko ditu. Aurtengo, Herri Urratsa eskaera hori aldarrikatzeko lekua izango da.

Aldarrikapenak-aldarrikapen, aurten ere, Seaskak denen gustuko egitarau aberatsa apailatu du (ikus egitaraua).

Programatuak diren artista eta talde guztien artean, aurtengo kantua sortu duen 2ZIO taldea zuzenean ikusteko aukera izango da. Apirilaren 24an atera zuten disko berriko kantuak aurkeztuko ditu gainera! Galduko duzu?