Herri Urrats, igande honetan Senperen

Herri Urrats, igande honetan Senperen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-urrats-igande-honetan-senperen/@@download/image/201056145Herriurrats.com.jpg
2012/12/13
berria
Herri Urrats, igande honetan Senperen
Iparraldeko Ikastolen aldeko festa izango da aurten, datorren igandean eta urteroko legez, Senpereko aintziraren inguruan. Antolatzaileek milaka euskaltzale erakartzea aurreikusten dute, baina Estelle Goñi koordinatzaileak aitortu du krisi ekonomikoa eta Hegoaldeko aldaketa politikoa nabaritzen ari direla: "urtero Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzak kolokan daude".

Bi dira helburu konkretuak. Kanbo eta Azparneko ikastolak txiki geratu dira matrikulazioek gora egin dutelako eta, horregatik, alboko bi herrietan –Itsasun eta Lekornen, hurrenez hurren– ikastola bana eraikitzeko dirua bildu behar dute.
Aurtengoan Senperera hurbiltzea beste inoiz baino premiazkoagoa dela ohartarazi dute antolatzaileek, krisi ekonomikoa eta Hegoaldeko aldaketa politikoa tarteko, diru-sarrerak nabarmen murriztu dira eta. Estelle Goñi koordinatzaileak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren aldetiko diru-laguntza kinka larrian da oraindik.
Entzun gehiago, Berria Tbk Goñiri eginiko elkarrizketan.

Euskara mihian, irria begian… igandean denok Herri Urratsera!

Hona hemen egitaraua, gunez gune:
Araba:
10:00 Aire Nou de Dao
11:00 Herri Kirolak
12:30 Mutxikoak
13:30 Herri Urrats Kantuz
15:00 La mal coiffée
16:30 Bizardunak
18:00 Xutik

Gipuzkoa
10:00 Poliki
10:30 ASCA
11:30 Poliki
12:00 KSI taldea
13:00 Dantzaz Konpainia
14:30 Erregea eta Bufoia
15:30 Capoeira liberdade
16:30 Tipul eta putil

Lapurdi
10:00 Bertsolariak
11:00 Pil pil
12:00 Mikel hats
13:30 Xabier Sansebastian
15:00 Garen
16:00 Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Aroce
17:00 Salsa berde

Nafarroa
10:00 Bostgehio
11:00 Bertsolariak
11:30 Sorotan Babies
13:00 Anari
14:30 Mutxikoak
15:30 Zea Mays
16:30 Abolicao Capoeira
17:30 Zezenaren taldea

Haurren xoxoa
11:00 Oinak arin
12:00 Bertsolari gazteak
14:00 Goloka park
15:00 Kiki, Koko eta Moko

Zuberoa
11:30 Haurrentzako animazioak: Ikastoletako 'Gozatuz' proiektu arteko euskal joko Jaialdia.