'Herri Txiki, Zirku Handi' kantaldi berezia izango da bihar gauean ETB1en

'Herri Txiki, Zirku Handi' kantaldi berezia izango da bihar gauean ETB1en Kirolariak, bertsolariak, jostunak, EITBko aurpegi ezagunak, zirkuko artistak eta beste hainbat lagun gonbidatuko dituzte Gure Zirkuaren pistara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-txiki-zirku-handi-kantaldi-berezia-izango-da-bihar-gauean-etb1en/@@download/image/20211221094647_etbherri-txiki-zirku-hand_foto960.jpg
2021/12/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kirolariak, bertsolariak, jostunak, EITBko aurpegi ezagunak, zirkuko artistak eta beste hainbat lagun gonbidatuko dituzte Gure Zirkuaren pistara.
'Herri Txiki, Zirku Handi' kantaldi berezia izango da bihar gauean ETB1en

Herri Txiki, Zirku Handi emanaldi berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek bihar gauean, 23:15ean, Gure Zirkua euskal zirku ibiltari ezagunaren karpatik. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatuko dute saioa eta aurpegi ezagun ugari irtengo dira zirkuko pistara, euskal abesti tradizionalak zein gaur egungoak abestera.

Zirkuko artistek eurek emango diote hasiera emanaldiari, Last Christmas kantaren moldaketarekin. Ondoren, besteak beste, Xabier eta Kristina Solano, euskal jostunak, txirrindulariak eta kirolari olinpikoak arituko dira, Maialen Chourraut buru dutela. Kirolari gehiago ere izango dira: euskal futbol taldeetako neskek Zer izan eta Erre zenituzten abestiak eskainiko dituzte elkarrekin; Festarik festa kanta alaiarekin dantzatuko dute pentatloian aritzen diren gizon-emakume kirolariek; eta Donostia Arraun Taldeko arraunlari gazteek  Bueltan da abestiaren bueltan jardungo dute.

Garbiñe Biurrun, Eli Garmendia, Arantzazu Loidi eta Itziar Aizpuru laukoteak Mikel Urdangarinen Non geratzen den denbora kantu hunkigarria abestuko du. Lizaso eta Peñagarikano bertsolariek eta Artola eta Laso pilotariek, berriz, Panpi Ladutxi egingo dioten omenalditxoa. Bestetik, Floridako Dania Jai Alaia frontoian ibilitako zestapuntalariak ere agertuko dira pistan.

Urteroko ohiturarekin jarraituz, EITBko aurkezle eta aurpegi ezagun asko ere bilduko dira Gabon-gaueko kantaldian. Aukera berriak kanta abestuko dute Xabier Usabiaga, Nerea Reparaz, Jonan Apaolaza, Lierni Agirrezabala eta Xabier Ormazabal albistegietako aurkezleek. Joseina Etxeberria, Ilaski Serrano eta Ainhoa Urretabizkaia hirukoteak  Negua joan da taEH Sukarra eta Ikusi arte kantuak eskainiko dituzte. El Conquistador saioko Nahia Valencia, Iker Babio, Eider Alonso eta Eneko Van Horenbeke ere irtengo dira pistara kantura. Bukatzeko, partaide guzti-guztiek zirkuko pista beteko dute guztien artean Hator hator gabon kantarekin emanaldiari amaiera emateko.

EITBk jakinarazi duenez, saioan zehar bideo bereziak eta sorpresak izango dira. Baserria saioko lehiakideek Grease filmeko Summer night abestiaren bertsio umoretsua egingo dute. Pagadik, Realeko eta Athleticeko jokalariekin egingo du hitzordua zirkurako dohainak ba ote dituzten jakiteko. Eta Gozategi taldeak 30 urte beteko dituenez, Zuhaitz Gurrutxagak pieza bat joko du taldekideekin. Legebiltzarkideek ere ez dute hutsik egingo eta Zetak taldearen Zeinen ederra izango den abestia eskainiko dute.