Heroinaren aurkako txertoa

Heroinaren aurkako txertoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heroinaren-aurkako-txertoa/@@download/image/mundua_la_jolla_1370509574.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Heroinaren aurkako txertoa
La Jolla hiriko (AEB) Scripps Ikerkuntza Institutuan heroinaren aurkako txerto arrakastatsua aurkitu dute. Oraindik froga preklinikotan badago ere, txerto honek heroinaren produktu psikoaktiboengan eragiten du odolean, oraindik burmuinera heldu ez direnean. Animaliekin probatu eta ikusi dute menpekotasuna zuten arratoiek droga hartzeari utzi diotela eskura edukita ere. Gizakiekin emaitza berberak lortuz gero, abstinentzia sindromearen aurkarko tratamenduaren parte garrantzitsu bilaka liteke. Azken estimazioen arabera, mundu zabalean hamar milioi pertsonek dute heroinarekiko menpekotasuna.