Hernaniko 'NAIZ' kontzertuak irekian emango dituzte datorren astean

Hernaniko 'NAIZ' kontzertuak irekian emango dituzte datorren astean Otsailean Hernanin izandako kontzertuak irekian eskainiko dituzte NAIZen webgunean datorren astelehenetik ostegunera. Zea Mays, Des-kontrol, Brigade Loco eta Skakeitan taldeen musikaz gozatzeko aukera izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hernaniko-naiz-kontzertuak-irekian-emango-dituzte-datorren-astean/@@download/image/naiz kontzertuak.jpg
2021/06/11

Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Otsailean Hernanin izandako kontzertuak irekian eskainiko dituzte NAIZen webgunean datorren astelehenetik ostegunera. Zea Mays, Des-kontrol, Brigade Loco eta Skakeitan taldeen musikaz gozatzeko aukera izango da.
Hernaniko 'NAIZ' kontzertuak irekian emango dituzte datorren astean

NAIZ kontzertuen zikloa egin zuten joan den otsailaren 26tik 28ra Hernanin, eta aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu zituzten ikus-entzuleek lau kontzertuak. Datorren astean, astelehenetik ostegunera, edonork gozatu ahalko du musika emanaldi horiez NAIZen webgunean. Gaueko hamarretatik aurrera izango dira ikusgai, 24 orduz. 

Zea Maysen kontzertua izango da lehena, ekainaren 14an, eta, aipatu bezala, egun bateko tartea izango da ikusteko. Hurrengo egunean, hilak 15, Arrasateko Des-kontrol talde ezagunaren ikuskizuna zintzilikatuko dute. Asteazkenean, berriz, Bergarako Brigade Loco taldekoen kontzertua egongo da ikusgai eta azkenik, hilaren 17an, Skakeitan talde donostiarraren Hernaniko emanaldia ipiniko dute. 

Hortaz, datorren astelehenetik ostegunera egunean kontzertu batez gozatzeko aukera izango duzue, hala nahi izanez gero, gaueko hamarretan hasita. Hernanin bizi izandako "zirrara pantailaz bestaldera iristeko" ahalegina egin nahi dute NAIZekoek, TAOM eta Fokuren laguntzaz.