Hernaniko Liburu eta Disko Azoka egingo dute bihar

Hernaniko Liburu eta Disko Azoka egingo dute bihar Liburu eta disko aurkezpenak, ipuin kontaketa musikatua, eta bertso saioa literarioa izango dira egitarauan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hernaniko-liburu-eta-disko-azoka-egingo-dute-bihar/@@download/image/DSC_0119-980x551.jpg
2023/09/29
Liburu eta disko aurkezpenak, ipuin kontaketa musikatua, eta bertso saioa literarioa izango dira egitarauan.
Hernaniko Liburu eta Disko Azoka egingo dute bihar

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak Liburu Azokaren hirugarren edizioa antolatu du, Atsegindegi plazan. Berrikuntzak ere badira, izan ere, aurten lehen aldiz diskoak ere izango dira azokan, eta, hortaz, Liburu eta Disko Azoka izango da biharkoa. Argitaletxe, ekoizle eta sortzaileen hamabi postu izango dira azokan.

Bestetik, azoka Doinueleren babesean egingo dute. Doinuele Euskarazko Azoken Sarea da eta beste zazpi herritako elkarteekin batera jarri zuen martxan Doberak, duela hilabete gutxi, euskal literatura eta musikagintza sustatzeko helburuz.

Azoka hamaiketan zabalduko dute eta Arpa magikoa ipuin kontaketa musikatua egingo dute Ane Artetxe, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz de Galarretak. Eguerdiko hamabietatik aurrera, Jagoba Errekondok Ilargia eta landareak 2024 liburua aurkeztuko du eta Mikel Mendizabalek Euskara orain - eraginkortasuna helburu

Bitartean folk taldeak diskoa aurkeztuko du, 13:30ean, eta Zapotxinek Esan galtzerdi maitea!, 17:00etan. Jarraian, ordu erdi geroago, Asisko Urmenetak Gora euskal herrientsak!  liburua aurkeztuko du. 

Bertso saio literarioa egingo dute, 18:00etan, Oihana Arana idazlearekin eta Maddi Ane Txoperena eta  Maialen Akizu bertsolariekin. 

Azkenik, Xabier Mendigurenek Oso latza izan da liburu aurkeztuko du zazpiak laurden gutxitan eta, ordu erdi geroago, Karenak diskoa aurkeztuko du. 

Azoka goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik.