Hernaniko kaleak erakusketa erraldoi bilakatuko dira urrian

Berriak Elkarteak eta Xpressionk Kultur Elkarteak abiatu duten 'Berriak Artistekin' proiektuak parte hartzera animatzen diren egile guztien margolanak 24 orduz jendearen eskura jarri nahi ditu hilabete oso batez. Obrak aurkezteko epea irailaren 12ra arte izango da zabalik.
Berriak Artistekin ekimena margolan erakusketa irekia da, doanekoa eta urri osoan zehar 24 orduz jendearen eskura izango dena. Berriak Elkartearen eta Xpressionk Kultur Elkartearen ekimenez Hernaniko kaleak erakusketa erraldoi bihurtuko dira.
Nahi duten artista guztiek hartu dezakete parte, bertakoak nahiz kanpokoak, eta bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake gainera. Hasiera batean, interesa dutenek argazki euskarrian bidali beharko dituzte euren lanak jokin@xpressionk.net helbidera irailaren 12a baino lehen. Ondoren, antolatzaileek erakusketarako egokienak direnak soilik aukeratuko dituzte eta, orduan bai, egileek obra bere horretan bidali beharko dute eta ekimena amaitutakoan itzuliko zaie.
Bestalde, merkatariei emango zaie nahiago duten obra hautatzeko aukera eta honek leku berezia izango du denda bakoitzaren erakusleihoan. Saltzeko asmoa duten artistek, halber, obraren prezioa zehaztu ahal izango dute.

Xpressionk Kultur Elkarteak artistei espazio berriak eskaini nahi dizkie eta, bide batez, artea normalizatu eta jende arruntarengana hurbildu. Ildo horretatik, 2003 urtetik dabil lanean formatu txiki eta ertaineko ekimen kultural ez profesionalekin, beti ere low cost filosofiaren baitan. Musika, arte plastikoak eta arte eszenikoak lantzen ditu, musika adarrik garatuena den arren. Xpressionk zirkuitua da ekimen guztiek duten marka. Proiektua Gipuzkoan sortu zen, eta gaur egun Euskal Autonomi Erkidego osoan eta Galizian garatzen da.

Xpressionk Kultur Elkartea