Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean Argitaletxeen postuak, liburu aurkezpenak eta egileak ere izango dira euren lanak sinatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hernaniko-ii-liburu-azoka-egingo-dute-larunbatean/@@download/image/liburu azoka .png
2022/09/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argitaletxeen postuak, liburu aurkezpenak eta egileak ere izango dira euren lanak sinatzen.
Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Iazko azokaren arrakasta ikusirik, Dobera euskara elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Atsegindegi plazan,  Hernaniko udal liburutegiarekin eta Kultur sailarekin elkarlanean. Hamabi postutik gora izango dira bertan, eta euskaraz egindako liburuak ezagutu eta zabaltzea izango du helburu ekimenak. 

Azoka goizeko hamaiketan zabalduko dute eta Naita Produkzioak-en ipuin kontaketa musikala izango da, Ezberdin bezain eder. Eguerdiko hamabiak eta laurdenetatik aurrera, berriz, liburuen aurkezpenak izango dira: Markel Oiarzabalen Ostadarraren musua, Iñaki Segurolaren Ganorexia, eta Mikel Arruabarrenaren Kardaberak zementuan. Ondoren, ordu biak laurden gutxitan irakurraldiak egingo dituzte Imanol Kamio musikariak lagunduta. 

Arratsaldeko bostetan, Katapulkaren Beldurra antzerkia izango da. Jarraian, seiak eta laurdenetan, Ainara Azpiazuk Utzi azalari aurkeztuko du. Azkenik, zazpiak eta laurdenetan, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien agurra izango da.

Gainera, egileak ere izango dira liburuak sinatzen: Garbiñe Larrea (Segurolaren alarguna), Goiatz Labandibar, Maite Lopez las Heras, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Markel Oiarzabal eta Ainara Azpiazu Axpi

Azoka goizeko 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik. Haurrentzako txokoa izango dela ere jakinarazi dute.