Herman Monster-en kreditu-txartela

Herman Monster-en kreditu-txartela https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herman-monsteren-kreditutxartela/@@download/image/89p10hmonster.jpg
2012/12/13
berria
Monster familia gure kuttunetako bat da, eta horrexegatik, zur eta lur utzi gaitu Herman Monster-en kreditu txartelari buruzko albisteak. Dirudienez, kreditu-txartelen datuak internetez saltzen dituzten iruzurgileak badira, eta horietako bat, Herman Monster-en datuak saltzen saiatu da duela gutxi. Iruzurgile horrek nondik atera zituen Herman-en datuak? Nonbait, telesailaren jarraitzaile batek ziria sartu zion, datuak asmatu eta interneten jarri baitzituen, Monster familiaren helbide eta guzti. Herman… batzuk kaskotik eginda daude!