Here to Stay

Bizkaian azken urte hauetan punk eta oi! eszena geldi antzera bazebilen ere, badirudi oldarraldi berri bat datorrela, eta talde hau olatu barruan dator zuzen-zuzenean. Punk, rocknroll eta oi! doinuak uztartzen dituzte, 80ko hamarkadako ukitu nabarmenaz. Gitarra potenteak dakartzate, eta ingelesezko hitz landuak. Baina benetan harrapatuko zaituena emakumezko abeslariaren ahotsa izango da, bikaina! Lehen lan biribila bilbotar hauena!