Herbehereak kale txakurrik gabeko lehen herrialdea

Herbehereak kale txakurrik gabeko lehen herrialdea Gobernuak kaleko txakurrak jaso, esterilizatu, txertoa jarri, identifikatu eta etxe bat bilatzeko metodo bat jarri zuen bertan eta funtzionatu duela dirudi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herbehereak-kale-txakurrik-gabeko-lehen-herrialdea/@@download/image/Perritos-callejeros-1024x538.jpg
2019/08/21

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Gobernuak kaleko txakurrak jaso, esterilizatu, txertoa jarri, identifikatu eta etxe bat bilatzeko metodo bat jarri zuen bertan eta funtzionatu duela dirudi.
Herbehereak kale txakurrik gabeko lehen herrialdea

Herrialde honek txakurren populazio handia izan du mendeetan zehar. Ia familia holandar guztiek zuten lehen maskota bezala txakurren bat, estatus sozialaren sinboloak ziren. Txakur kopuru gehiegizkoagatik ordea, errabia agerraldi bat jazo zen eta milaka hiritarren heriotza ekarri zuen. Beldurragatik, jabe asko euren maskotak abandonatzen hasi ziren eta horrela kaleak txakurrez bete ziren.

Herbehereak egoera hau aldatzea erabaki zuen eta doan txakurrak esterilizatzen hasi ziren. Honi esker txakurren %70 esterilizatzea lortu zuten. Aldi berean, gobernuan animaliak babesten zituen legea onartu zuen eta baita beste bat ere animalien osasun eta ongizatearekin zerikusia zuena.

Orain onartutako lege berri honekin euren maskotei txertatzen tratamendu egokiak eskaintzen ez dizkieten jabeak edota edozein motatako abusuak egiten dizkietenak hiru urteko kartzela zigorrarekin gaztigatu ditzakete.

Horretaz gain, holandako gobernuak maskota dendetan animaliak erosten dituztenei zergak igo dizkie, pertsonek maskotan eskuratzeko beste aukerak kontsideratu ditzaten, horien arte kale txakurrak adoptatzearena.

Kontzientziazio kanpainak sortu dituzte etxerik ez duten txakur kumeak adoptatzera animatzeko biztanleak. Jendea berehala maitemindu da txakurtxoez eta milioitik gora adoptatuak izan dira jada. Neurri hauei esker txakur bakoitzak sabai bat du eta baita maite dituen familia bat ere. Horretaz gain, denda eta jatetxe gehienetan onartuak daude.