Herbehereak herrialdeak eutanasia eskubidea onartu du 12 urte baino gutxiagoko haurrentzat

Herbehereak herrialdeak eutanasia eskubidea onartu du 12 urte baino gutxiagoko haurrentzat Holandan adin txikikoetan eutanasia onartu da jasan ezinezko eta itxaropenik gabeko sufrimenduarekin amaitzeko. Alderdi kontserbadoreak aurka azaldu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herbehereak-herrialdeak-eutanasia-eskubidea-onartu-du-12-urte-baino-gutxiagoko-haurrentzat/@@download/image/holanda_considerarx_la_eutanasia_para_nixos_menores_de_12_axos_.jpg_554688468.jpg
2020/10/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Holandan adin txikikoetan eutanasia onartu da jasan ezinezko eta itxaropenik gabeko sufrimenduarekin amaitzeko. Alderdi kontserbadoreak aurka azaldu dira.
Herbehereak herrialdeak eutanasia eskubidea onartu du 12 urte baino gutxiagoko haurrentzat

Herbehereak herrialdeko gobernuak orain dela gutxi lege proiektu bat onartu du 1-12 urte bitarteko haurren artean eutanasia aplikatzeko gaixotasun terminaletan. 

Hugo de Jonge osasun ministroak iragarri zuen pediatra eta parlamentuaren gehiengoak bultzatutako proposamena onartua izan dela jasan ezinezko sufrimendua ekiditeko adin txikikoen artean. Herrialde honetan, orain arte urtebete arteko haurretan onartzen zen eutanasia edota 12 urtetik gorakoentzat, beti ere gurasoen onarpenarekin. 1-12 urteko adin tartean hutsune bat zegoen ordea.

Herbehereak eta Belgika eutanasia legeztatzen munduko lehen herrialdeak izan ziren 2002an, nahiz eta baldintza zorrotzak bete behar diren horretarako. 2014an Belgika aitzindaria izan zen gaixotasun larriak zituzten haurren eutanasia baimentzen, beti ere gurasoen onespenarekin. Herbehereak handik gutxira batu zen 12 urtetik gorakoei eutanasia baimenduz. 

De Jonge-k aipatu duenez aditu ugarik egindako ikerketek erakusten dute ahalik eta azkarren lege hau aurrera ateratzeko beharra. Ikerketa hauen arabera, ezinbestekoa zen sufrimendua etetea gaixotasun jasangaitzekin eta sendatzeko itxaropenik ez zuten haurren artean. 
Honela, lege honekin, eutanasia praktikak jartzen duten medikuek ez dute ondorio legalik izango.