Hepburn eta Tracy

Zinearen historiako bikoterik ezagunenetakoa osatu zuten Katharine Hepburnek eta Spencer Tracyk, fizkioan zein benetako bizitzan. Harreman hori pantaila handira eramango dute Permut Presentations eta Reunion Pictures ekoiztetxeek. Istorioa bi portagonistak elkar ezagutu zuten unean hasiko da, Woman of the Year (1942) filmaren errodajean, eta Guess Who’s Coming to Dinner (1967) filmaren osteko egunetan amaitu. Bikoteak film horretako azken eszena errodatu eta egun gutxira hil zen Tracy.