“Henry Bengoa Inventarium”.

“Henry Bengoa Inventarium”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/henry-bengoa-inventarium/@@download/image/1p42-2.jpg
2000/10/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Emak Bakia Baita.
1.zenbakia
ELKAR
48 orrialde



Etiketa beltza. Klasiko bat. Asko izan dira azken urteetan musika eta literatura uztartu dituzten proiektuak. Ziur aski ordea, lehenbizikoetako bat izan zen honoko hau. Makina bat errezital eman zituzten Henry Bengoa izeneko lagun galduaren bila zebiltzan Ruper Ordorika, Alberto eta Nando de la Casa,  Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturraldek, laurogeiko hamarkadaren amaieran (old days!). Bere garaian zuzenean ikusteko aukera izan ez zutenek, liburua irakurri eta audio grabaketa entzuteko aukera dute. Henry Bengoaen berririk ez dutela eta, Hamburgoko bere etxera iristen dira bere lagunak, baina han botika kaxa hutsak eta arropa batzuk besterik ez dituzte aurkitzen.... Lagun iheslaria nor den? Joseba Sarrionandiaren alter egoa ikusi uste izan zuten askok Henry Bengoaren baitan...