Hendrix pantaila handian

Hendrix pantaila handian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Hendrix pantaila handian
Legendary Pictures ekoiztetxeak duela sei urte jakinarazi zuen Jimmy Hendrixen bizitza ardatz izango zuen filma prestatzen hastekoa zela. Proiektua ez aurrera ez atzera geratu zen, ordea. Oraintsu, baina, proiektuari berriz heldu diotela zabaldu da, eta izen batzuk ere entzun dira: Paul Greengrass (Captain Phillips, 2013) izan omen daiteke zuzendaria, eta Scott Silverrek (The Fighter, 2010) idatziko ei luke gidoia. Musikaria gorpuztuko lukeen aktoreari buruzko berririk ez dugu momentuz.