Hendaiako danborradari buruzko erreportajea egin du KanalDude herri telebistak

Hendaiako danborradari buruzko erreportajea egin du KanalDude herri telebistak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hendaiako-danborradari-buruzko-erreportajea-egin-du-kanaldude-herri-telebistak/@@download/image/20112113011bixintxo.jpg
2012/12/13
berria
Hendaiako danborradari buruzko erreportajea egin du KanalDude herri telebistak
Bixintxo egunean jotzen dute danborra hendaiarrek. Aurten, urtarrilaren 22an izan zen. Zenbait urte pasatu dira Txema Egigurenek lehenengo aldiz halako zerbait egiteko proposamena bota zuenetik. Gutxik sinetsi zuten orduan.

Gaur egun, ordea, 700 lagun elkartzen dira Hendaiako auzo eta karrikak danbor hotsez betetzeko. KanalDude herri telebistakoek goizetik arratsa arte segitu dituzte aurten, partehartzaileak elkarrizketatu zituzten, giroa arnastu.... eta orain argitaratu berri duten bideoa da horren guztiaren lekukoa.