Hendaia eta Ziburu, festa giroan

Hendaia eta Ziburu, festa giroan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hendaia-eta-ziburu-festa-giroan/@@download/image/20101217175Miren.jpg
2012/12/13
berria
Hendaia eta Ziburu, festa giroan
Asteburuan hainbat jai jarduera egingo dituzte bi herriotan. Hendaian, bihar, Bretainiako Tagada Jones eta Olatzagutiko Stupenda Jones taldeen kontzertua izango da, Daniel Ugarte pilotalekuan, doan. Larunbat arratsaldean, herri kirolak izango dira.Miren Urkiola eta Idoia Etxeberria harri jasotzaileak nor baino nor ariko dira eta Xabier Ostitz harri karratuarekin marka hausten saiatuko da.

Larunbatean bertan, elizan, kantaldia emango dute bertako taldeek. Igande goizean fandango lehiaketa eta danborrada izango dira, festak datorren urtera arte agurtzeko. Ziburun, aldiz, jaiak asteburu honetan hasiko dira. Larunbat arratsaldean motoekin eta bizikletekin erakustaldia gozatu ahal izango da. Igandean, bestalde, fandango txapelketa eta pilota partidak izango dira hitzordu nagusiak.