Hemingwayren esku zabaltasuna

Hemingwayren esku zabaltasuna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemingwayren-esku-zabaltasuna/@@download/image/44p19-2.jpg
2012/12/13
berria
Ernest Hemingway AEBetako idazleak “Agurea eta itsasoa” liburua euskarara itzultzea onartu zuen, Donostiako Maria Cristina hotelean, 1960an. Idazlea oporretan zegoen Donostian, eta Jose Artetxe idazlea joan zitzaion liburua itzultzeko baimena eskatzera. Artetxek ez zuen liburua itzuli nahi, Anjel Goenaga apaizak baizik, baina Goenagak baimena eskatzera joan zedin eskatu zion Artetxeri. AEBetako idazle arrakastatsuak baimena eman zuen, egile eskubiderik kobratu gabe.