Hemezortzi artista gazteren lanak bildu dituzte Ertibil Bizkaia erakusketan

Hemezortzi artista gazteren lanak bildu dituzte Ertibil Bizkaia erakusketan Bilboko Errekalde aretoan izango da ikusgai urriaren erdialdera arte eta ondoren Bizkaiko beste herri batzuetan izango da erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemezortzi-artista-gazteren-lanak-bildu-dituzte-ertibil-bizkaia-erakusketan/@@download/image/ertibil luze.png
2022/07/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bilboko Errekalde aretoan izango da ikusgai urriaren erdialdera arte eta ondoren Bizkaiko beste herri batzuetan izango da erakusketa.
Hemezortzi artista gazteren lanak bildu dituzte Ertibil Bizkaia erakusketan

Bilboko Rekalde Aretoak Ertibil Bizkaia arte erakusketa ibiltariaren 40. edizioa hartu du. 1983an lehen edizioa egin zenetik, Ertibilen helburu nagusia Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea da.

Hiru artista gazte hauek saritu dituzte aurten: Alazne Zubizarreta (Arrasate, Gipuzkoa, 1994), Lucía Pedregal/ Luchín (Cangas de Onís, Asturias, 1997) eta Mar de Dios  (Barakaldo, Bizkaia, 1992). Horiekin batera, honako hauek hautatu dituzte erakusketarako: Xavier Achurra (Sao Paulo, Brasil, 1997), Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994), M. Benito Píriz (Durango, Bizkaia, 1992), Lide Mikele Billelabeitia Uriarte (Mungia, Bizkaia, 2001), Leo Burge (Londres, Ingalaterra, 1991), Ane Diez de Ulzurrun Rey (Iruñea, Nafarroa, 2001), Iratxe Esteve Cuesta (Gijón, Asturias, 1997) , Raquel F. Couto (Pontevedra, Galizia, 1999), Maider Gonzalo Salceda (Erandio, Bizkaia, 1994), Paula Huarte Cosín (Aoiz, Nafarroa, 1994), Beñat Krolem (Barakaldo, Bizkaia, 1990), Mireya Moral Alzaga (Barakaldo, Bizkaia, 1999), Mikel Serna Bermejo (Bilbo, Bizkaia, 1987), Amaya Suberviola  (Mendabia, Nafarroa, 1993) eta Diego Vivanco (Barakaldo, Bizkaia, 1988).

Edizio honetako paimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Varona, Ertibil 2021 irabazi zuen artista; Naia del Castillo, artista eta EHUko Arte Ederretako irakaslea; Jaime Cuenca filosofo eta arte-kritikaria; eta Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea. 

Erakusketa urriaren 16ra arte izango da ikusgai. Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era izango da zabalik, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. Ondoren, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaroko da erakusketa, eta 2023ko urtarrilaren 8an amaituko da Balmasedako Horcasitas jauregian.