Hemendik bi urtetara turista moduan bidaiatuko ahalko da espaziora

Hemendik bi urtetara turista moduan bidaiatuko ahalko da espaziora EOS-X Space enpresa turismo espaziala egiteko espazio-ontziak garatzen ari da. Lehen bidaia komertziala 2023. urtean izatea aurreikusten dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemendik-bi-urtetara-turista-moduan-bidaiatuko-ahalko-da-espaziora/@@download/image/20190308-5.jpg
2020/10/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

EOS-X Space enpresa turismo espaziala egiteko espazio-ontziak garatzen ari da. Lehen bidaia komertziala 2023. urtean izatea aurreikusten dute.
Hemendik bi urtetara turista moduan bidaiatuko ahalko da espaziora

Turista bezala espaziora bidaiatzea uste baino lehenago bilakatu daiteke errealitate. EOS-X Space enpresa espainiarrak datozen 10 urteetan 10.000 pertsona estratosferara eramatea planeatua du. Bere lehen hegaldia 2021ean abiatu daiteke eta bere lehen hegaldi komertziala 2023. urtean. 

Erakundeak esan duenez: gure helburua turismo industriaren beste helmuga bat izatea espazioa da. Espaziora hegaldien interesa unibertsala da eta teknologia garatzen doan bezala horretarako aukerak sortuko dira. 

Nola izango dira hegaldi turistiko espazialak?
Hegaldi bakoitzaren iraupena 4-5 ordukoa izango da baldintza klimatikoen arabera. Ontziak estratosferara iritsiko dira espazioaren iluntasuna apreziatzeko, baita atmosfera eta Lur planetaren itxura biribila behatzeko ere (Lurra laua dela dioten horiek konbentzituko ote dira aurkakoaz orduan!). 

EOS-X Space-en sistemak kapsulak aurretik zehaztutako lekuetan lur hartzea ahalbidetuko du berauek abiatu eta 200 kilometrorainoko distantzian. Enpresak estrategikoki aukeratutako base ezberdinak izango ditu munduko hainbat tokitan. Hauen leku zehatza laster ezagutaraziko dute. 

Nolakoa izango da bidaiariak espaziora eramango dituen ontzia?
Bidaiariak eramango dituen espazio-ontzia zirkularra izango da. Globo batek bultzatutako kapsula izango da. Kapsula barruan bost bidaiari bakarrik sartzen dira. Ontzia jada presurizatua dago, hau da, bertan bidaiatzen dutenek espazioko bereziak diren jantzirik gabe bidaiatu dezaketela. Zein da honen onurarik onena? Ez dela beharrezkoa izango inongo aurre-prestaketa fisikorik turismo espaziala egiteko.