Hemen pasatu behar al duzu zubia? Bada plana egin GAZTEZULOrekin!

Hemen pasatu behar al duzu zubia? Bada plana egin GAZTEZULOrekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-pasatu-behar-al-duzu-zubia-bada-plana-egin-gaztezulorekin/@@download/image/20103186612saratoga.jpg
2012/12/13
berria
Hemen pasatu behar al duzu zubia? Bada plana egin GAZTEZULOrekin!
Saratoga taldeak doinu gogorrak ekarriko ditu Bilbora; 'Secretos y revelaciones' azken diskoko kantak aurkeztuko dituzte, ostiralean, Kafe Antzokian. Bizardunak taldea nahiago baduzu, Bergarara joatea duzu ostiralean ere. Larunbatean, Lesakan eginen dute Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, eta 'Erregea eta bufoia' ikuskizunarekin Itsasun gozatzeko aukera izango da. Melendi atsegin baduzu, Balmasedan duzu hitzordua eta Ken Zazpiko zale amorratua bazara, Elizondoko bidea hartu. Bistan denez, zubi honetan kanpora joan gabe ere badago gurean ondo pasatzea. Ikusi gure agenda.