Hemen dira Azpeitiko antzerki topaketak

Hemen dira Azpeitiko antzerki topaketak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-dira-azpeitiko-antzerki-topaketak/@@download/image/201011119892Xake.jpg
2012/12/13
berria
Joan den asteburuan hasi zen, eta asteburu honetan eta hurrengoan ere antzoki bihurtuko da Izarraitz pilotalekua. Antzerki talde profesionalek zein amateurrek dute tokia jaialdian.


Euskal Herriko antzerkiko izen ezagun asko izango dira asteotan Azpeitin. Batzuk aktoreak, besteak zuzendariak: Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Patxi Barco, Virginia Imaz... Txalo taldeak Arrastoa taularatu zuen joan den astean, eta hurrengoan  Ander Lipusen Le Petit Theatre de Pain-ek Errautsak artedrama aurkeztuko du eta Virginia Imazek - Cirque du Soleil ospetsuan ibilitakoa- zuzendutako Oihulari Klownek, Xake.

Hona hemen egitarau osoa:

Ostirala 12
Itzurungo Uhuinak Antzerki Taldearen Zer Diyon?
Larunbata 13
21:30  Azpeitiko emakume taldearen (Lo)turak
Igandea 14
19:30. Taupada taldearen Isladak.
Ostirala 19
21:30.  Ogiyik karri etzuen semia (Gaztetxean).
Ostirala 19
21:30. Le Petit Theatre De Pain taldearen Errautsak antzezlana.
Larunbata 20
21:30. ZTP taldearen Demode Quartet.
Igandea 21
18:00. En la lona taldearen Exodo (herriko kaleetan eta Plaza Nagusian).
19:30. Oihulari Klown taldearen Xake.