Hemen da Jazpana!

Hemen da Jazpana! Iritsi da unea; asteburuan, denok Beasainera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-jazpana/@@download/image/cartel_full.jpg
2018/10/22
berria
Iritsi da unea; asteburuan, denok Beasainera!
Hemen da Jazpana!

Normalean asteburuko planak ostegunean proposatzen dizkizugu, baina astelehena goxatuko dizun plan zoragarri batekin gatoz gaur! Izan ere, asteburuan zita garrantzitsu bat duzu Beasainen; hemen da Jazpana!

Urriak 26-27, hilabetea primeran amaitzeko moduko musika jaialdiaz gozatzeko aukera duzu; jaialdiak bere hamargarren edizioa ospatuko du aurten, betiko moduan Beasaingo Bernedoeneako aparkalekuan. Voltaia, El Txef A, Vulk, Serrulla, Trakamatraka, Toundra, Pho-Bo, The Limboos eta askoz gehiago!

Aurten ere, umeentzako tailerra, foodtruck gunea eta afaltzeko egokitutako karpa izango da, eta nola ez, jaialdiko mamia, kontzertu itzelak! Eta beti bezala sarrera debalde izango da. Nola galduko duzu?