Hemen da Gazte Txartel berria

Hemen da Gazte Txartel berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-gazte-txartel-berria/@@download/image/2011322675gaztetxartela_biak.jpg
2012/12/13
berria
Hemen da Gazte Txartel berria
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 14 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta martxoaren 1etik dago indarrean. Europako Gazte Txartel Elkartearen barruan sartu dute.

Txartela egiteko Gazteaukeraren webgunean sartu behar da, eta behin inprimakia beteta, BBK, Kutxa edo Caja Vital Kutxaren bulego batera joan behar da haren bila. Txarteldunek hainbat abantaila eta beherapen izango dituzte, hala nola, bidaia agentzietan, gida baimena ateratzeko orduan, optiketan, aisialdian...
Jaurlaritzako Gazteria sailak jakitera eman duenez, "proiektuaren oinarria abantailen eskaintza gazteek adierazitako lehentasunetara egokitzea da".