Flamenkoak iparrerantz bidaiatzen du!

Flamenco On Fire jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da gaurtik aurrera eta nafarroako lurraldean jaiotako flamenkoa goraipatzea izango dute helburu. Aurten sei egunez, Iruñea, flamenkoaren egoitzan bilakatuko da, artista, aditu eta zaleen topaleku bilakatuz.
Flamenkoak hirian izan duen tokia aldarrikatzeaz gain, Agustin Castellon Sabicas (Iruñea 1912 - New York, AEB, 1990) maisua omentzea izango dute beste helburuetako bat.
Sabicas Iruñean jaio zen, eta bost urte baino ez zituenean hasi zen gitarra jotzen. Euskal Herritik kanpoko toki askotan aritu zen gaztetatik, flamenkoaren izen handiekin batera. Espainia osoan zehar egin zituen birak, abeslari nagusiei laguntzen. 1936an New Yorkera joan zen Carmen Amayarekin batera eta han eman zituen gainerako urteak, hil zen arte. AEBtatik antolatzen zituen bere errezitalak mundu osoan eta oso ospetsu egin zen. Bere diskoen bidez, eragin handia izan zuen gitarra jotzaile flamenkoetan. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste urrezko zenbait disko. Flamenkoaren historiako gitarra jotzaile onenetakotzat hartzen da.
Emakume Flamenkoaren Ohoretan
Emakume Flamenkoaren Ohoretan izena du aurten estreinatuko den zeharkako zikloak, emakumeak flamenkoan duen balioa nabarmendu eta erakustekoa. Ekitaldi ugari antolatu dira emakumeen omenez: ikuskizun handiak Baluarten, kontzertuak Tres Reyes hoteleko agertokian, emakume gitarra-jotzaileen emanaldiak hiriko hainbat txokotan, hitzaldiak, tailerrak eta abar.
Bere alderdi sozialenari eutsita gainera, jaialdiak 500 sarrera solidario banatuko ditu emakumea gizarteratu eta ahalduntzearen alde lanean ari diren hainbat erakunderen artean.
Hemen programazio osoa!