Helmugarik gabeko hegaldiak, turismoa aktibatzeko esperimentu berria

Helmugarik gabeko hegaldiak, turismoa aktibatzeko esperimentu berria Singapur Airlines-ek jarri du martxan ekimena, krisiari aurre egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/helmugarik-gabeko-hegaldiak-turismoa-aktibatzeko-esperimentu-berria/@@download/image/Captura de pantalla 2020-09-17 a las 09.28.29.png
2020/09/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Singapur Airlines-ek jarri du martxan ekimena, krisiari aurre egiteko.
Helmugarik gabeko hegaldiak, turismoa aktibatzeko esperimentu berria

Itxialdia amaitu den arren, izugarri murriztu dira hegaldiak munduan; ingurugiroarentzat albiste onak dira, baina ez ekonomiarentzat. Hainbat hegazkin konpainia desagertzeko zorian daude, eta eskaintza berriak egiteko unea iritsi zaie; hala, Singapur Airlines konpainiak eskaintza bitxia argitaratu du: helmugarik gabeko hegaldiak.

Aireportu berean abiatu eta lurreratuko dira hegaldi horiek, 3 orduz zeruak zeharkatzen ibili ondoren; kasu honetan, helmugak ez du garrantzirik, bidaiak baizik. Ekimen honekin, bidaiariei hegazkinez bidaiatzeko plazera gogorarazi nahi die konpainiak, bidaian zehar luxu guztiak eskainiz. 

Ez da halakorik eskaintzen duen lehen konpainia; EVA Air (Taiwan) konpainiak helmugarik gabeko bidaia eskaini du bere Hello Kity hegazkinean, eta Australiako Antarctica Flights-ek urteak daramatza Antartida hegazkinetik ikusteko aukera eskaintzen, lurreratu gabe.

Egun, ez da erraza turistentzat Singapur bisitatzea; gobernuak bi asteko koarentenara behartzen ditu bisitariak, eta hori gutxi balitz, une oro non dauden zehazten duen eskumuturrekoa eraman behar dute.