Hellboy ***

Hellboy *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hellboy/@@download/image/43p48-5.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Guillermo del Toro. Aktoreak: Ron Perlman, John Hurt, Selma Blair, Rupert Evans. Generoa: zientzia-fikzioa / akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 122 minutu. 
43.zenbakia
Hellboy   ***
Mike Mignolaren Hellboy kultuko komikia hartu du oinarri Guillermo del Toro zinemagile mexikarrak izenburu bereko film erakargarri honetan. Gerra galtzear zirela, deabru itxurako izaki beldurgarria sortu zuten zientzialari naziek. Aliatuek, ordea, haien interesen aldeko borrokarako berreskuratu zuten munstroa. Gaiztoek, ohi den legez, ez dute bakean utziko Hellboy jatorra. Abentura, akzioa eta erromantizismo apurtxo bat ere uztartzen ditu Cronos ilunaren egileak aurrekontu handiko ekoizpen honetan.