Helene Alberdi Euskadiko triatloi txapelduna!

Zumaian bizi den bilbotar honek, beste albiste pozgarri bat utzi du asteburu honetan euskal kirolarien munduan. 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroak lasterka. Azken lehiaketa gehienetan bezala, Alberdi lehen postuan atera zen urtetatik, eta bizikleta gainean distantzia apur bat murriztu zioten arren, lasterka hasi zenean berriro handitu zuen abantaila, azkenik garaile izan zelarik bost minutu inguruko aldearekin.
Amaiera markatzen zuen marra zeharkatu zuenean, 2:17:20 denbora egin zuen guztira bilbotarrak. Bigarren Andrea Mediero izan zen 2:22:30 denborarekin, eta hirugarren Sandra Martinez, 2:25:00 denborarekin.