“Heldu… inoiz ez” ***

“Heldu… inoiz ez” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heldu-inoiz-ez/@@download/image/94p54putoamo.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Peta Zeta
P.A.M.
94.zenbakia
Putoamoak matematiketan? Horrelako izen batek harrokeria puntu bat iradoki dezake, gelako ikastunaren irribarre mozoloa bezala. Ez nahasi, lagun. Ermuko laukoteak ezaugarri bat badu apaltasuna da eta. Errazena kide bakoitzaren aurreko ibilbidea hizki handitan jarri (Julio Kageta…) eta diskoaren promozioa horren aitzakian egitea litzateke. Hori egin ordez, auto-ekoizpenaren bidea hautatu dute laugarren lana plazaratzeko. Orain arte bezala. Diskoa oso ondo dago, baina talde honek zuzenekoak ditu bere eremu naturala. Ikusi dituenak badaki zertaz ari garen, zuk ere bai?