Heldu artean

Kantari bizkaitarraren bosgarren diskoa da honakoa, lan arrakastatsua, ezbairik gabe. Nork lortuko ote du Durangoko Azokako salmenta zerrendetan lehen postua? Benito Lertxundi ez da oso urrun ibiliko, ezta Mikel ere. Urdangarinek bere alderdi urbanoena erakutsi du oraingoan eta horretarako, konposizio onak egiteaz gain, sona handiko musikariak elkartu ditu. Zornotzarra katalanez entzuteko aukera dago lan honetan.