Heinz, ketchup marka ezagunak, paper birziklatuarekin egindako lehen botila merkaturatuko du

Heinz, ketchup marka ezagunak, paper birziklatuarekin egindako lehen botila merkaturatuko du Marka ezaguna, Pulpex erakundearekin elkarlanean dabil botila jasangarri bat merkaturatu ahal izateko bere ketchuparentzat. Paperezko botilak baso jasangarrietatik eratorritako egurraren mamiarekin sortutakoak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heinz-ketchup-marka-ezagunak-paper-birziklatuarekin-egindako-lehen-botila-merkaturatuko-du/@@download/image/envase-de-papel-reciclable-de-heinz-113426.jpg
2022/05/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Marka ezaguna, Pulpex erakundearekin elkarlanean dabil botila jasangarri bat merkaturatu ahal izateko bere ketchuparentzat. Paperezko botilak baso jasangarrietatik eratorritako egurraren mamiarekin sortutakoak dira.
Heinz, ketchup marka ezagunak, paper birziklatuarekin egindako lehen botila merkaturatuko du

Honela, Heinz-en botila ikonikoa, laster jasangarriagoa ere izango da, paperezko botila bat merkaturatuko duen lehen saltsa erakundea izango baita.

Erakundearen hitzetan, kolaborazio honek aurrerapen handia suposatuko du ingurumenaren mesedetan. Heinz-en helburua bere produktu guztien ontziak 2025. urterako birziklagarriak, berrerabilgarriak edo konpostagarriak izatea da. 

Halaber, 2050. urterako berotegi efektua sortzen duten gasen igorpen neutroa ere eskuratu nahi du. Testuinguru honetan sortu du paperezko ketchup botila abangoardista. Pulpex erakundearen datuen arabera, botila hauek beirak edo plastikoak baino eragin gutxiago dute ingurunean. Gainera, birziklatzeko errazagoak izango dira, papera birziklatzeko ontzietara bota ahal izango baitira. Botila froga fasean dago, baina laster merkaturatzea espero da.