Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolarteko Txapela

Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolarteko Txapela Amabizka eta Iraide Oinaindia arituko dira bertsotan ekainean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegoi-amabizkak-irabazi-du-arabako-eskolarteko-txapela/@@download/image/f3aaa123-9563-46bb-a5c8-064a8dcd09b3.jpeg
2024/05/20
Amabizka eta Iraide Oinaindia arituko dira bertsotan ekainean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan.
Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolarteko Txapela

Arabako gaztetxoen XXIX. Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean egin zuten larunbatean. Eskualde ezberdinetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin hasi zuten arratsaldea, Gorbeialdeko sei, Lautadako lau, eta Gasteizko zazpi. Gasteizko taldea gailendu zen taldekakoan.

Bat-bateko saioa izan zen ondoren. Gasteizko Hegoi Amabizka, Urko Lafuente eta Samuel Rodriguez, Trebiñuko June Astegieta eta Aramaioko Iraide Onaindia eta Anitz Abarrategi izan ziren kantuan aritu ziren finalistak. Egin beharreko ariketa guztiak burututa, Hegoi Amabizkak jantzi zuen txapela, Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatutako epaimahaiaren puntuazioak hala erabakita. Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela irabazleari eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen.

Ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalean kantatuko dute Hegoi Amabizkak eta Iraide Onaindiak, Arabako ordezkari gisa.