Hegoaldeko mugaren tragedia

Hegoaldeko mugaren tragedia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegoaldeko-mugaren-tragedia/@@download/image/84p8mexiko.jpg
2012/12/13
berria
4.000 pertsona hil dira azken 12 urteotan Mexikotik AEBetara sartzeko ahaleginean, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak emandako datuen arabera. Erakunde honek dioenez, 14 urtean, AEBetako gobernuak 30.000 milioi dolar bideratu ditu hegoaldeko muga babestera, eta hirukoiztu egin ditu mugaldeko poliziak. Gaur egun, milioi erdi lagun inguru sartzen dira paperik gabe AEBetara urtean.