Hegoafrikak lehoiak ehiza eta turismorako haztea debekatuko du

Hegoafrikak lehoiak ehiza eta turismorako haztea debekatuko du Hegoafrikako lehoien haztegi hauek debekatzea garaipen garrantzitsua da animalia hauei bizi kalitate hobea bermatzeko bidean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegoafrikak-lehoiak-hezia-eta-turismorako-haztea-debekatuko-du/@@download/image/Imagenes-para-La-Voz-4.jpg
2021/05/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hegoafrikako lehoien haztegi hauek debekatzea garaipen garrantzitsua da animalia hauei bizi kalitate hobea bermatzeko bidean.
Hegoafrikak lehoiak ehiza eta turismorako haztea debekatuko du

Animalia hauen ehiza eta mehatxupean dauden espezieen salerosketaren efektuak murrizteko hartu du erabaki hau Hegoafrikako gobernuak. Honela, industria turistikorako lehoiak ugaldu eta haztea debekatzeko planak jarriko dira martxan, eta kasu muturrekoenetan hauek dibertimenduz ehizatu eta trofeo bilakatzea debekatu nahi da. 

Lehoiek pairatzen duten arriskurik handienetako bat hauen larru, zati eta espezie bizien salerosketa ilegala da, izan ere, zenbait asiar eta arabiar herrialdeetan maskota moduan erabiltzen dira. 

Debeku hau espezieen trafikoaren milioi askoko industriarentzat kolpe gogorra izango da, baita turismo helburuekin animalia hauek hazten dituzten haztegientzat ere.

Haztegietako praktika hauek tradizio luzea dute. Ohikoa izan ohi da lehoiak hesi elektrikoen barruan mantentzea, konfinatuak, espazio gehiegirik gabe mugitzeko eta bere ongizatea bermatuko duten baliabide gutxirekin. Haztegi hauek debekatzeko erabakia urteetan egindako kanpainen ondoren iritsi da. Azkenik Hegoafrikako Estatuak arazoan esku hartu du. Nahiz eta albiste pozgarria izan benetako ehiza baimendua egongo da, orain arte bezala. 

Hegoafrikako 12.000 lehoi bizietatik soilik 3.500 bizi dira aske. Beste guztiak dauden 350 abeltegi, turismo espazio eta haztegi ilegaletan daude baldintza izugarri kaskarretan. Beraz, erabakia osatu badaiteke ere, albiste pozgarria da.