Hegoa Ugalde: “"Mezu askok matxista izaten jarraitzen dute”"

Hegoa Ugalde: “"Mezu askok matxista izaten jarraitzen dute”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegoa-ugalde-quotmezu-askok-matxista-izaten-jarraitzen-dutequot/@@download/image/hegoa_ugalde_1371133723.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Raul Perez
Hegoa Ugalde: “"Mezu askok matxista izaten jarraitzen dute”"
27 urte. Bilbotarra. Bilgune Feministako kidea. Azaroaren 25ean kalera aterako da, urtero bezala, emakumeen kontrako bortizkeria salatzera.

Egunkaria ireki duzu eta tratu txarrei buruzko albistea irakurri duzu.
Amorrua ematen dit, alde batetik, albisteak berak; eta bestetik, ikusteak komunikabideek ez digutela biktimismotik urruntzen uzten.

Errua, jakina, erasotzailearena da, baina beste norbaiti edo zerbaitibegiratu behar al diogu?
Gertatzen dena da gure gizartea patriarkaladela oraindik; sexu arteko harremanetan gizonen boterea gailentzen da,eta tratu txarrak dira botere horren adierazpenik bortitzena.

Gazteen artean ere tratu txarrak egon badaude. Zer diozu?
Berdintasunformalean hezi gaituzte, baina mezu askok matxista izaten jarraitzendute; balore atzerakoiek bere horretan jarraitzen dute.

Zer mezu zabalduko zenieke emakume gazteei?
Gure eskubidea dela tratutxarrik ez jasotzea. Horretarako gure artean antolatu behar dugu.

Eta gizonezkoei?
Txikitatik jasotako menperatzaile rola alboratzeko, beste eredu batzuk posible direla ikusteko.

Eta komunikabideei?
Betiko mezuak uzteko, eta mezu positiboa erezabaltzeko. Alegia, tratu txarrei autodefentsa landuz egin dakiekelaaurre: autoestima eta segurtasuna lantzen, eta beldurrik gabe bizitzen.

Eta erakundeak zer?
Oso asistentzialistak dira; familia barnekobortizkeriari begiratzen diote, baina beste esparru batzuk egonbadaude, lan mundua kasu.

"Ezetz da ezetz", "Beldur barik"…  Lelo asko dago indarkeria matxistasalatzeko. Zein litzateke zurea?
Guztion ardura da bortizkeriarekinamaitzea.

2025eko azaroaren 25era salto egingo dugu une batez. Zer duzu egitekoegun horretan?
Gustatuko litzaidake ezer berezirik salatu behar ezizatea, edo zerbait alaiagoa egitea, baina irudipena dut 2025 gertuegidagoela horretarako….