Hego Korear musuko honekin jatetxeetan berau kendu gabe jan ahal izango duzu

Hego Korear musuko honekin jatetxeetan berau kendu gabe jan ahal izango duzu Hego Koreak sudurreko musuko bitxia jarri du salgai. Berau kendu gabe jan eta edan ahalko da, baina benetan kutsatzeak ekiditeko eraginkorra al da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-korear-musukoa-jatetxeetan-berau-kendu-gabe-jan-ahal-izateko/@@download/image/80.jpeg
2022/02/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hego Koreak sudurreko musuko bitxia jarri du salgai. Berau kendu gabe jan eta edan ahalko da, baina benetan kutsatzeak ekiditeko eraginkorra al da?
Hego Korear musuko honekin jatetxeetan berau kendu gabe jan ahal izango duzu

Hegokorear erakunde batek musuko bitxi bat merkaturatu da eta berehala biral bilakatu da sare sozialetan. Bere diseinu bereziagatik, berau kendu gabe jan eta edan daiteke, tapatzen duen bakarra sudurra baita. 
Musukoa Kosk deitzen da eta diseinu berritzailea dakar, soilik sudurra tapatzen baitu, taberna eta jatetxeetan jan edanean gauden bitartean. Gainera, zabalgarria da, eta bukatutakoan ahoa ere tapatzeko destolestu daiteke. Egun 9.800 won-eko prezioa du, hau da, 7,24 euro hamar musukorengatik. 

Pandemiak erabat normalizatu du musukoaren erabilera. Bi urte hauetan zehar hainbat motatakoa musukoak ikusi ahal izan ditugu, eraginkortasun maila ezberdinetakoak. Musuko berri honekin ere, duda sortu da ea zenbaterainoko eraginkorra ote den. 

Kosk musukoen webguneak dio KF80ko iragazkia dutela musuko hauek, hau da, 0,3um-eko partikulen %80 iragazten duela. Europako FFP1 musukoaren baliokidea litzateke. Iragazki mota hau Korear Osasun Erakundeak onartua izan da, eta beraz, ofizialki babes mailak betetzen ditu, batez ere, erabat zabaldua badago eta sudur zein ahoa estaltzen baditu. Hori bai, hala ere, birusa ekiditeko ez dira egokienak. Kutsatzea modu eraginkorrenean ekidin ahal izateko FFP2 edo FFP3 motako musukoak gomendatzen dira. Zuri zer iruditzen zaizkizu?