Hego Korea txakur haragia debekatzea pentsatzen ari da

Hego Korea txakur haragia debekatzea pentsatzen ari da Bertako presidenteak txakur haragiaren kontsumoa debekatzearen ideia planteatu du animalien ongizatearen mesedetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-korea-txakur-haragia-debekatzea-planteatzen-ari-da/@@download/image/Captura de pantalla 2021-09-30 a las 8.08.14.png
2021/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bertako presidenteak txakur haragiaren kontsumoa debekatzearen ideia planteatu du animalien ongizatearen mesedetan.
Hego Korea txakur haragia debekatzea pentsatzen ari da

Herrialde jakin batzuetako ohitura gastronomikoek eztabaida ugari sortu dituzte zenbait urteetan. Batez ere Txina eta Hego Koreako ohiturek, euren zenbait platerek txakur haragia baitute. Praktika hauek mundu mailako espekulazioetara lotuta daude eta hori dela eta, animalien eskubideen aldeko aktibistek honekin bukatzea nahi dute. Alabaina, geopolitikak zein ezberdintasun kultural eta ideologikoek helburu hauek zehazteko oztopo handia izan dira. Apurka apurka, ordea, nazioarteko kooperazioa eta animaliekiko kontzientzia zabalduz joan da eta orain, Moon Jae-in, Hego Koreako presidenteak, serioski, txakur haragiaren kontsumoa debekatzea planteatzen ari da. 

Debekuaren ideia Hego Korearen biztanleriaren gehiengoa honen alde dagoenean iritsi da. Azken urteetan, konpainia animalien zaintza izugarri hazi da asiar herrialdean. Honenbestez, txakur haragia jatearen tradizioa tabu izateko bidean dago belaunaldi geroz eta gazteagoen artean, honen kontsumoa izugarri murriztuz. Tradizio hau praktikatzen dutenen gehiengoa pertsona helduak dira, eta sinesten dutenak txakur haragiak korear uda gogorretan odola freskatzen duela.

Egungo Hego Koreako animalien babeserako legeak katu eta txakurren erailketa krudelarekin amaitzeko ezarri zen, baina ez du hauen kontsumoa debekatzen. Moon Jae-in presidentea izan da debeku hau lege bihurtzearen ideia planteatu duena. Ez da lehengo aldia lider korearrak animalien tratu txarrak geratzeko saiakerak egin dituena. Bi urte atzera, herrialdeko xakur merkaturik handiena bertan behera utzi zuen. 
Dirudienez herrialdea txakur haragiaren kontsumoaren debekurantz doa, tradizio krudelari amaiera emateko gogoz. Izan ere, usadio honek milioika txakurren heriotza eragin du, zeinak baldintza tamalgarrietan bizi diren.