Hego Euskal Herrian barazki eta frutak ez dira plastikozko ontzietan salduko 2023tik aurrera

Hego Euskal Herrian barazki eta frutak ez dira plastikozko ontzietan salduko 2023tik aurrera Espainiar gobernuak 2023tik aurrera barazki eta fruta plastikotan saltzea debekatuko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-euskal-herrian-barazki-eta-frutak-plastikozko-ontzietan-saltzea-debekatuta-2023tik-aurrera/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/09/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar gobernuak 2023tik aurrera barazki eta fruta plastikotan saltzea debekatuko du.
Hego Euskal Herrian barazki eta frutak ez dira plastikozko ontzietan salduko 2023tik aurrera

Plastikoaren erabilera murriztearekin batera erosketa jokabide jasangarriak bultzatu nahi ditu gobernuak, hala nola, ontziratu gabeko produktuak bultzatu eta behin eta berriz erabiltzeko ontziak sustatu. 

Honela, Espainiar Estatua Europar Batasunak ezarritako gomendioak jarraituz jasangarritasunerat pauso berri bat emango luke. Egun jada erabilera bakarreko plastikoa debekatuta dago, hala nola lastotxoak edo plastikozko poltsak. 

Egia da plastikoa gure bizitzetara iritsi zela, guztia errazagoa egiteko, baina bere erabilera gehiegizkoak ingurumenean sekulako kalteak eragiten ari da. Gehiegikeria honi mugak jartzea ez da erraza gure bizitzetan horren txertatua dagoen materiala denean. Hori dela eta, Europar agintariek esku-hartzea erabaki dute ekonomia zirkularra bultzatzeko eta kutsaduraren aurka borrokatzeko. 

Neurri horiek kontuan hartuta Espainian fruta eta barazkiak ontziratzeko plastikoa erabiltzea debekatuko da 2023. urterako, beti ere 1 eta erdiko pisua baino gutxiago badu produktuak. Honela, helburua granelean erosteko modu tradizionala apurka apurka berreskuratzea da, behin eta berriz erabili litezkeen ontziekin batera.