Hego Amerikako zinea aste osoan zehar Miarritzen

Hego Amerikako zinea aste osoan zehar Miarritzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-amerikako-zinea-aste-osoan-zehar-miarritzen/@@download/image/miarritz_ameriq_1380619112.jpg
2013/10/01
berria
Hego Amerikako zinea aste osoan zehar Miarritzen
Festival Biarritz Amerique Latine zinema jaialdiaren inaugurazio ekitaldia astelehenean egin zuten, eta igandera bitarte, urriak 6, Brasil, Argentina, Txile eta Mexikoko filmak proiektatuko dituzte hiriko aretoetan, besteak beste.


22. edizioa du aurten Festival Biarritz Amerique Latine zinemaldiak, hau da, Miarritzen egiten duten Hego Ameriketako zinema jaialdiak. Film luzeak, laburrak eta dokumentalak proiektatuko dituzte aste beteko epean, eta Hego Amerikako musika eta poesia entzuteko aukera izango da bertatik etorritako artisten eskutik. Ez hori bakarrik, lehiaketak, mintzaldiak eta topaketak ere egingo dituzte igandera bitarte.

Kasinoan, Royal aretoan, Salon aretoan eta Gare du Midi aretoan goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00ak arte luzatuko dira emanaldiak, eta ondoren musikaren txanda helduko da. Film labur, luze eta dokumentalen artean zenbait lehian ariko dira, saria nork eskuratuko, eta beste hainbat lehiaketatik kanpo proiektatuko dituzte. Halaber, zenbait emanaldi doan ikusi ahal izango dira.

Larunbatean, urriak 5, egingo dute sari banaketa ekitaldia Gare du Midi aretoan, iluntzeko 20:00etan, eta ondoren Luc Jacqueten Il était une forêt filma proiektatuko dute. Dena den, igandean film luze eta dokumentalik onenak proiektatuko dituzte berriz ere.

Egitaraua


Egitarau osoa kontsultatu nahi izanez gero, sartu hemen (soilik frantsesez).