Hego Afrika: Ortzadarreko kolore guztiak

Hego Afrika: Ortzadarreko kolore guztiak Igone Mariezkurrenak Hego Afrikako sekretuak ekarri dizkigu Mundua atalean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-afrika-ortzadarreko-kolore-guztiak/@@download/image/MUNDUA_sudafrica-01.jpg
2017/06/27
berria
Igone Mariezkurrenak Hego Afrikako sekretuak ekarri dizkigu Mundua atalean.
Hego Afrika: Ortzadarreko  kolore guztiak

Historia eta natura oso bizirik daude Hego Afrikan, eta urruneko paraje horiek gerturatu dizkigu Igone Mariezkurrenak maiatzeko GAZTEZULOn. Hona hemen abentura horien zaitxo bat:

 

Bost handiak eta marrazo zuria
Bufaloak, lehoiak, elefanteak, lehoinabarrak eta, batez ere, errinozeroak biltzen dituzten erreserbak edo safariak dira, dudarik gabe, herrialdearen zigiluetako bat. Hego Afrikako animalia izugarriena da azken hori, 2016an isileko ehiztariek 1.054 errinozero akabatu baitzituzten Hego Afrikan, hauen adarrak merkatu beltzean saltzeko. Publikoen artean, Kruger Parke Nazionala da gomendagarriena, eta poltsiko-arazorik ez dutenentzat Kwandwe izan liteke aukera luxuzkuena. Ur azpiko erregea, marrazo zuria, ikusi nahi dutenek, ordea, Gansbaai badiara jo behar dute, fokaz eta marrazoz jositako uretan murgiltzera, kaiola barruan noski!

 

Gehiago irakurtzeko gogoz? Eskuratu GAZTEZULO kioskoetan, edo harpidetu zaitez! Laster, edizio digitalean!