Hegemonikoak ez diren hizkuntzetako filmak bultzatuko ditu Donostia Zinemaldiak

Hegemonikoak ez diren hizkuntzetako filmak bultzatuko ditu Donostia Zinemaldiak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/01
berria
Hegemonikoak ez diren hizkuntzetako filmak bultzatuko ditu Donostia Zinemaldiak

GLOCAL IN PROGRESS  jarri du martxan Zinemaldiak, Zinema Eraikitzen sailarenbarruan; bertan, Norvegia, Islandia eta Danimarka herrialdeetako lanakerakutsiko dituzte.

Donostia Zinemaldiak Focus on Glocal Cinemas sustatuko du aurten bere V.Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren barruan. Profesionalen topagune hauGlocal Cinemas sarearekin lankidetzan antolatu da, eta 2017an Industriaren  ekimen berri bat sortzeko abiapuntuaizango da. Ekimen horren bitartez, hizkuntza ez-hegemonikoetan grabatu etapostprodukzio-fasean dauden Europako filmak aurkeztuko zaizkie produktore,banatzaile, salmenta-agente edo programatzaileei, filmok amaitzen etanazioartean zabaltzen lagun dezaten.

Donostia Zinemaldiaren zuzendariak, José Luis Rebordinosek, eta EuskoJaurlaritzako  Kulturasailburuordeak, Joxean Muñozek, bi ekimenak aurkeztu dituzte. Ekimen hauenxedea halako filmografien ikusgaitasuna handitzea da,  baita lankidetza-harremanak bultzatzea, koprodukzioaksustatzea eta hizkuntza ez-hegemonikoetan eginiko Europako filmak (ingeles, frantses, aleman,gaztelera  eta italiera ez bestehizkuntza batean eginikoak) zabaltzen laguntzea ere.  Focus On Glocal Cinemas ekimenaren lehen edizioa irailaren19tik 21era izango da, San Telmo Museoan. Europako Iparraldeko hiruherrialdetako  zinema-industriakegongo dira ordezkaturik aurten: Norvegia, Islandia eta  Danimarka.