Hegaztiak dibertsitate morfologikoa galtzen ari dira klima-aldaketa dela eta

Hegaztiak dibertsitate morfologikoa galtzen ari dira klima-aldaketa dela eta Hegazti espezieak desagertzeaz gain, euren ezaugarriak ere galdu ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegaztiak-dibertsitate-morfologikoa-galtzen-ari-dira-klima-aldaketa-dela-eta/@@download/image/24e6c999-aee8-4be4-a922-854aba1ed77a.jpg
2022/08/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hegazti espezieak desagertzeaz gain, euren ezaugarriak ere galdu ditzakete.
Hegaztiak dibertsitate morfologikoa galtzen ari dira klima-aldaketa dela eta
Aldaketa klimatikoa dela eta, gure planeta fenomeno ezohikoak pairatzen ari da eta espezie asko desagertzen ari dira modu masiboan. Horien artean daude hegazti espezieak ere. Asko jada desagertu dira edo desagertzeko arriskuan daude. Baina dirudienez, euren forma eta egitura fisiko bereziak ere galtzear daude homogenizazio morfologikoaren mesedetan. Hau da Current Biology aldizkarian argitaratu den ikerketa berri baten ondorioa. 
 
“Espezieak desagertzen doazen heinean, hauen trazuak ere galdu egingo dira. Dibertsitate morfologikoa galdu egingo da eta horrek espezien galera azkarragotu lezake”, azaldu du Emma Hughes-ek, Sheffield Unibertsitateko hegazti ikertzaileak. Honela, espezie ezberdinen ezaugarriak uniformatu egingo dira, aniztasuna galdu eta bizitzen ari garen animalien desagerpen masiboa azkartu egingo da. 
 
Adituaren arabera, litekeena da aniztasunaren galera honek muturreko ezaugarriak dituzten hegaztiei eragitea. Honela, arriskurik handiena pairatzen dutenak espezierik handienak eta txikienak dira. Hortaz, hegaztirik "arraroenak" desagertuko dira lehenago. Aldiz, hegaztirik jeneralistenak eta kosmopolitenak dira biziraungo dutenak.