Hegan... eta pilotua lotan

Kievetik Tel Avivera zihoan Boeing 737 hegazkineko pilotuak pilulak nahastu eta lotarako bat hartu du hipertentsioaren aurkakoaren ordez. Hori hanka sartzea! Berehala mantso eta orientazioa galduta nabaritu du bere burua, lokartuta
harik eta azafata bat txiripaz kabinan sartu eta iratzarri duen arte. Hegazkinean zihoazen 100 bidaiariek ez omen dute inongo arriskurik izan. Sustoa gero hartuko zuten haiek, gertatutakoaren berri izandakoan