Hedatuz liburutegi digitala Europeanan eskuragarri

Hedatuz liburutegi digitala Europeanan eskuragarri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hedatuz-liburutegi-digitala-europeanan-eskuragarri/@@download/image/20119285763hedatuz.jpg
2012/12/13
berria
Eusko Ikaskuntzak kudeatzen duen Hedatuz liburutegi digitala orain, Europeanak duen edukiaren artean eskuragarri dago eta azken horrek dituen edukien artean kultur fondo handiena bilakatu da.

Dagoeneko, kontinente guztiko 1500 erakunde inguruk osatzen dute Europeana, europear dokumentu oinarririk handiena, guztira, hamabost mila elementu biltzen baititu, besteen artean, dokumentu baseak, liburuak, eskuizkribuk, eta bideoak. Berriki, Hedatuz, euskal biltokirik handiena ere, bertan dago eskuragarri, azken honek Eusko Ikaskuntzak kudeatutako elementu propioak eta baita beste eragileenak ere biltzen ditu.
Gai aniztasuna nagusi da Hedatuz liburutegi digitalak biltzen dituen 7.500 artikulu baino gehiagotan, eta hizkuntzaren aldetik ere gazteleraz, euskaraz eta frantsesez irakurri daitezke. Azken berrikuntza horiek euskal kulturaren hedakuntza sustatu dute, Eusko Ikaskuntzak hiritar guztiek edukiak eskura izatearen alde egin duen apostuaren ondorioz.