Heavyweigh scoops selection

Urteak dira Ingalaterran jamaikar jatorriko dub musika lantzen dela. Kuriosoa den arren, jamaikarrak ez diren lagun asko ari dira lan horretan, eta horren eraginez, Jamaikako dub musikatik aldetzen den estiloa sortu da. Garapen horretan, zeresan handia izan du Vibronics taldeak. Diskoetxe propioa sortu zutenetik, single ugari (7 hazbeteko biniloak) kaleratu dituzte, eta horretarako, hainbat abeslariren laguntza izan dute (Madu, Tenastelin, Jah Manya
eta abar). Disko berri honetan, orain arte soilik single formatuan lor zitezkeen altxor horietako batzuk entzun ahal izango ditugu.