Hearthstone: Heroes of Warcraft

Hearthstone: Heroes of Warcraft https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hearthstone-heroes-of-warcraft/@@download/image/jokoa_02_1423561512.jpg
2015/02/10
kritika
Testua: Testua: Sergio Peña @sergixnet
Plataforma: Android
159.zenbakia
Blizzard etxeak karta-bilduma jokoei eman dien erantzun biribila da Hearthstone. Magic the Gathering jokoaren tankerakoa da, antzeko jokamoldea du eta biek ala biek dute jokalaria engantxatzeko gaitasuna. e-Sports (kirol elektronikoak) deritzenetan, hau da, taldeka jokatzen diren bideojoko txapelketetan, bolo-bolo dabil gaur egun, eta munduko hainbat txokotatik jarraitzaile eta jokalari asko erakartzen ari da. Karta-bilduma jokoa denez gero, gure sortak eraiki ditzakegu eta horiekin gainontzeko jokalariekin lehiatu. QR honen bidez ikusi jokoaren nondik norakoak azaltzeko egin dudan gameplaya.