Hazparneko Zinegin festibala martxan da gaurtik aurrera

Hazparneko Zinegin festibala martxan da gaurtik aurrera Euskarazko fikziozko filmak, dokumentalak eta animaziozkoak proiektatzeaz gain, kontzertuak ere antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hazparneko-zinegin-festibala-martxan-da-gaurtik-aurrera/@@download/image/zinegin albiste.png
2022/10/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskarazko fikziozko filmak, dokumentalak eta animaziozkoak proiektatzeaz gain, kontzertuak ere antolatu dituzte.
Hazparneko Zinegin festibala martxan da gaurtik aurrera

Gaur emango diote hasiera Hazparneko Zinegin festibalaren 11. edizioari, eta igandera arte euskarazko hamaika film eta animazio ikusteko aukera izango da. Mota askotariko ikus-entzunezkoak izango dira: fikzioak, dokumentalak, esperimentalak...

Honako film hauek izango dira ikusgai, besteak beste: Ane (David Perez Sañudo, 2020), Bi arnas (Jon Mikel Fernandez Elorz, 2022), O gemer (Xabier Erkizia, 2021), Altsasu (Gau hura) (Marc Parramon eta Amets Arzallus, 2021) eta Bost teilatu (Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Josu Martinez, Leire Egaña, Eñaut Castagnet eta Raúl Barreras, 2022) film laburren bilduma. Larunbatean, berriz, oraindik iragarri ez duten eta “infernua, sua eta munstroak” protagonista izango dituen film sataniko bat emango dute. 

Aurten, musika ere izango da egitarauaren barruan. Bihar, hilak 21, Ezkia Ikastolarekin partaidetzan, Amikuzeko ikastolaren dokumentalaren proiekzioaren ondoren, txalaparta eta musika elektronikoa uztartzen dituen Mäirü talde ziburutarra arituko da eta haren ondotik, Anize Ameztoi hazpandarraren sorkuntzak ezagutzeko aukera izango da. Bestalde, igande gauean Peru Galbetek ura hartu zuten haurtzaroko diapositiba zaharrak berpiztu ditu, zine-kontzertu intimista baten proposatzeko.

Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola gaztetxeak eta Haritz Barne zinema-gelak Zinegin festibala elkarlanean sortu zuten 2012an, euskarazko filmen proiektatzeko eta Hazparnen euskal kulturak bizitzeko behar duen arnasgunea proposatzeko asmoz.